Ohiko galderak

Gure bezeroek egunerokotasunean dituzten zalantzei erantzuna ematen saiatzen gara.

Ez dugu arazorik ikusten jabetza indibidualeko trasteleku batean titularrak elikagaiak dituen hozkailu bat edukitzea, beti ere Udal- Ordenantzen aurka ez badoa eta osasungaiztasuna suposatzen ez badu. Izan ere, kasu horretan Jabetza Horizontaleko Legearen 7.2.artikuluan zehazten den debekua gailentzen da. Hala ere, hasiera batean ez dirudi elikagai eta edarien biltegi horrek egoera hori izan dezakeenik. Eraikineko kontagailu orokorreko argia erabiltzeko eskubiderik ez dagoen kasuan, finka independentea izateagatik edo komunitateko arauek hori zehazten dutelako, Komunitateak, aurrez errekeritu ostean, hornikuntza hori moztu dezake.

Jabetza Horizontaleko Legearen 14.b) artikuluaren arabera, kontuak Batzarrean onartu behar dira. Normalean gehiengoak zerbait gaizki dagoela ulertzen duelako ez zaie onespena ematen kontuei, komenigarria izanez Lehendakari berriak akats horiek konpontzea, posible izanez gero. Ondoren, Lehendakari berriak Batzar baterako deialdia egin beharko du kontuak onartzeko.Kontuak eta aurrekontua onartzen ez diren bitartean, aurrekoa luzatzen da eta kuota berdinak ordainduko dira.